XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PATURRA - Berehala banoha jandarmerirat.

AMA - Zoazi!... Zoazi!... Oraino ez ditake urrun....

- Telefonaz, inguruko bideak trabaraziz, arrasta dezakete....

FATURRA (Jalitzen da). Laster hemen naiz berriz.

DOMINIKA - Zaflako bat eman-eta, doi-doia athera naiz, ez haren aintzinean nigarrez ari nahiz....

- Segur niz, orduan egin duela bere kolpea!.

AMA- Eta, zoin untsa
AMA - Eta zoin untsa mintzo gizona!... Ofiziokoa, lan-mota guzietan - usatua, diruduna!....

DOMINIKA - Ba, achala sobera eder, barnea ez ustela izaiteko!....

HAMABORTZGARREN AGERRALDIA Aita, Ama eta Dominika

AITA (Sartuz). Zer gertatu zaio Jakesi?....

- Nigarrez urrundu da, etcherat dohala erranez, et ez duela gehiago hunarat itzuliko!.

DOMINIKA - Furtcha nahi zautan sartu, ez nintzelakotz harekin pherdeketarat izan....

- Beharrik faturra hor baitzen, furtcha hari eskutik kentzeko....

AMA - Eta, ez dakizu bertze berria!....

- Gure mutil Paristar famatuak, atheratzean, berekin joan dituela armariotik moltsa eta kullida-fortcheta zilharrezko batzu!.

AITA - Deubruen urdia!... Hori dea hemen utzi duen orhoitzapena....

- Eta, joan dia diru hanitz?.

AMA - Ez biziki, bainan dena ere sobera!.

AITA - Beraz planta onean gelditzen gira....

- Ginuen mutila, joana, esperantza ginuena ez heldu, eta gainerat, etchea ohointzaz arindua....

DOMINIKA - (Irriño batekin). Ez zaitela ilhun, aita! Ez etsi!....

- Ekharriko dautzut ba, nik, mutil berri bat....

AITA - Zuk ba, zuk!....